lunes, 6 de mayo de 2013

Gure Helburuak

Ekainaren  15 eta 16an Durangoko Udalaren laguntzarekin herriko gorputz- eta kirol-ondarea eta bere balio kultural eta turistikoa agerian jartzeko antolatu ditugun zenbait ekintza. Durangoko leku historikoak eta Durangoko historian izan diren zenbait kirol uztartzeko helburuarekin, herritarrei eskaini dizkiegu zenbait proposamen, gaur egungo gizarteak bere aiton-amonek, aita-amek eta gaur egun jolastutako joko eta praktikatutako kirol jarduera asko ezagutarazteaz aparte, sentsazio desberdinak sorrarazteko.
Baina Blog honen helburu nagusia, Durangarren iritzia udaletxera eta enpresa pribatuetara zabaltzea da. Hemen ekaineko asteburu horren ostean bururatzen zaizkizuen hobekuntza guztiak, proposamen berriak, iradokizunak plazaratzeko aukera ematen dizuegu. Horrez gain, suertatzen zaizkizuen dudak argitzeko aukera izango duzue eta Durangaldean kirolaren inguruan azkenengo gertakizunen berri izateko aukera ere eskainiko da.